|
EGAILAN, SA Prestakuntza eta Enplegua Sustatzeko Sozietate Publikoa, 1993ko abenduaren 29an eratu zen eta 1994ko apirilaren 5ean hasi zen jardunean.
Bere estatutuen arabera, EGAILAN S.A.ren helburua da enplegu-politika eraginkorra bermatzea eta, horretarako, lanbide-informazio eta orientazioko zerbitzua, enplegua sustatzekoa, autoenplegurako aholkularitzakoa eta prestakuntzarako orientazio profesionalizatukoa eskaintzen ditu.
EGAILAN, SA da LANBIDE, Euskal Enplegu Zerbitzuaren kudeaketa operatiboaren erakunde arduraduna.
Sozietatearen helbidea Gasteizen dago, Nieves Cano kaleko 29-D zenbakian, bertan baitago bulego nagusia. EGAILANek, gainera, lurralde-bulegoak ditu Bilbon eta Donostian.
Kapital soziala, bere osotasunean, Euskal Autonomia Erkidegoarena da, eta sozietatea Justizia, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailari atxikita dago.
|